8 febrero, 2020

Sistema familiarretik desberdintzeak gure nortasuna gogortzen du (I.atala)

Jaiotzean, sistema baten parte gara, familia sistemaren parte konkretuki.Sistema honek gure bizirautea du helburu, eta bizitzari aurre egiteko beharrezko elementuak ematen dizkigu. Alde batetik beharrizan fisikoak asetzeko elementu edo tresnak, hau da, bizitzeko leku bat, alimentua, jantzia etb. Eta baita beharrizan emozionalak asetzeko beharrezko tresnak, emozioen kudeaketa, maitasuna, gaitasun sozialak, sostengua eta gida. Beraz sistema familiar batek sortu gaitu eta sistema horren parte gara eta beti izango gara. Gu garen bezala gure gurasoak ere badira, hauek  beraien sistematik ere baitatoz.  Eta gure seme-alabak guk sortutako sistema horren parte izango dira, denak elkarloturik gaudelarik. Aldi berean sistema familiar oso desberdin bik bat sortzen dute, honek suposatzen duen gatazka eta ez ulertze guztiekin.

Horrela, sistema familiar bakoitzak, bere ustetan onena dena emango du eta ziurrenik beste sistema familiar batetik desberdinduko da. Sistema familiar bakoitza bakarra delako eta bertan sortutako erlazioak ere bakarrak direlako. Eta horrela hazten goaz, bai gu, bai gure gurasoak eta baita gure seme-alabak ere.

Baina bizitzako momento batean,sistema familiarrak eman diguna zalantzan jartzeko baimena izan behar dugu.

Zergatik?

Gure nia, hau da, gure nortasuna, definitu behar dugulako. Egia da nerabetasunaren ezaugarrietako bat hau dala, gure sistemak eman diguna zalantzan eta kolokan jartzeko momentua baita. Honek nia gogortuko du eta gure identitatea definituko du. Gai honen inguruan Bowen psikoanalistak asko ikertu zuen. Berak guzti honi “Niaren desberdintze prosezua” deitu zion. Desberdintze prosezu hau, eman beharreko prosezu bat da beraz.

Baina nerabetasunean ematen den prosezu bat izanik, badaude pertsonabatzuk ez dutela prosezu hau era egokian betetzen. Beraz,ez dira familiatik desberdintzen edo familia sistemak ez diote familia sistematik desberdintzen huzten.Nerabetasun momento honetan rebeldia da nagusi eta hau sistema familiarraren kontra jartzeko ezezik, bakoitzaren nortasuna definitzeko da. Baina batzutan hau ulertzea zaila egiten zaio sistemari. Sistemak berak erakutsitako eta emandako guztiak onartzea behar du, askotan kontuan izan gabe bakoitzaren beharrizanak.

Hemen beraz, sistemaren erantzuna oso garrantzitsua da etaerantzun egokia ematen ez bada, nerabetasunak eskatzen duen familiarengandiko desberdintze hori ez da ondo emango.Nerabe horrek familiarengandik desberdindu ezin dela ulertuko du eta ni ahul batekin sentitu daiteke edo beste era batera esanda, identitatea ez du guztiz definituko. Egia da sistemak beti nahiko duela bera bezalakoa izatea eta askotan ez du desberdinak izatea onartzen. Baina horrek pertsonaren autokontzeptua ahulduko du, pertsona bera ezeztu egiten duelako. Beraz, pertsona horrengan dependentzia bat sortuko da eta hau, bestearen begiradaren zain egotera beti eraman lezake.