10 abril, 2019

Nork zaintzen du erditu barriko ama?

Amatasuna, garai honetan, besteari begira egoteko une bat dela ulertu dugu, hau da, haurra zaindu behar da beraz nire atentzioa kanpora doa beti. Horrela hesituak izan gara.

Baina garai honetako amak zaintza handia behar du, bere beharrizanak begiratu behar ditu. Bere beharrizanak ulertzeko eta kudeatzeko garaia baita. Laura Gutmanek ondo azaltzen du bere “La maternidad y el encuentro con la propia sombra” liburuan.  Beste gauza batzuen artean, haurra garai honetan amaren emozioen isla dela aipatzen du. Ama eta haurra fusio bat dira. Beraz haurra begiratuz, amak bere emozioak ulertu ditzakeela esaten du eta beraz bere emozioak zaindu ere. Baina honetaz gain beste gauza interesgarri  bat ere aipatzen du amaren zaintzan inguruan. Laura Gutmanek amaren zaintza honetan bikoteak ere parte hartze handia duela uste du. Bikoteak, bere ustez, ama zaintzen baitu. Grafiko honen bidez azaltzen du: Aitaàama-à haurra.

Ideia hau oso garrantzitsua dela uste dut. Bikotea amaren sostengu emozionala izan behar duelako, batez ere erditu barri eta lehenengo urtean. Bikoteak sostengu hori eman  behar du berak bere sostengua beste era batera aurkitzeko gai baita;  bere lanean, kanpoarekin duen erlazioan eta baita berak behar dituen ekintzak egitean, beraz sostengu hau emateko gaitasuna du. Baina amak guzti hau momentuz,  alde batera usten du, bere atentzio guztia haurrari emateko. Beraz momentu honetan bikoteak  ama zaintzea garrantzitsua da, amak behar duena eman eta amari falta zaiona bete. Bere galdera beti hau izanik: “ Zer behar duzu gaur?”.

Ideia polita izanik errealitatetik, batzuetan, urrundu egiten da.  Zergatik? Guk gure burua ere ez dugulako ezagutzen kasu askotan. Beraz ez dakigu zer behar dugun momentu bakoitzean gure bikoteari  behar duguna eskatzeko. Ez gaude ohituak gure beharrizanak entzuten eta beraz ez dakigu eskatzen. Gure beharrizanak aldendu egiten ditugu eta  ahal dugun moduan egiten dugu, dakigun bezala eta laguntza eskatu gabe. Bikoteak eman ahal gaituena alde batera usten dugu. Honen ondorioz nekatuak gaude, bakarrik sentitzen gara, ezin dugu gehiago eta abar. Gure beharrizanek haserre itxura hartzen dute baina gure bikoteak ez du ulertzen zergatik gauden horrela. Ez ditu gure emozioak ulertzen.

Hemen emozioen inguruan garrantzitsua den zerbait aipatu behar dut:

  1. Gure emozionalitatea bizitzan zehar gertatu zaizkigun bizipenek garatzen du beraz egoera berdinei pertsona desberdinak desberdin erantzuten dugu.
  2. Emozioekin kontaktuan ez egoteak gure buruarekiko ezagutza murrizten du beraz egoera askotan egiten ditugun gauzak ez ditugu ulertzen horren kontzientzia ez dugulako.
  3. Emozioaren kontzientzia izatea eta emozioekin kontaktuan egoteak bestearekin dugun erlazioa zabaltzera eramaten gaitu bestela bakardadearen sentsazioa dugu.

Beraz emozioak egoera konkretu batetako erreakzio subjektiboak dira. Guretzako mingarria, pozgarria, beldurgarria eta abar izan daitekeena bestearentzako ez da gauza bera izaten, besteak beste bizipen desberdinak izan dituelako. Eta beraz, guzti hau kontutan izanik, gure bikotearekin ez ulertzeak egotea normala da.

Alan da guztiz ere, guk amok gure beharrizanak zainduz gero, ez ulertu hauek saihestu ditzakegu eta are gehiago gure seme-alabei ere beraienak zaintzen lagunduko diegu, gu baikara beraien eredu.