10 abril, 2019

Mintzen gaituzten egoeretatik defendatu behar gara

mecanismos de defensa

Mintzen gaituzten egoeretatik defendatzea normala eta beharrezkoa dugu. Gure barnean nahi gabe defentsak altxatzen ditugu eta honek beste gaixotasun batzuetatik ateratzen gaitu. Hau gorputzak egiten duen eta behar duen mekanismo bat da, naturala da.

Beraz defentsa mekanismoak beraien funtzioa dute baina hauek ere badute horren ona ez den alde bat, mekanismo bera erabiltzea beti. Defentsa batera ohitzen bagara eta egoera guztietan bera erabiltzen badugu horrek kalte egin genezake.

Ama izandakoan errespontsabilitate eta karga handia dugu eta kanpotik judizio eta gurekiko zalantza handiak jasan behar ditugu beraz, gure mekanismoak martxan eta firme izatea garrantzitsua ere bada. Batez ere erditu berriko amek, garai honetan ama oso sentikorrak dira. Amatasunean hainbat egoera desberdin ematen dira eta gure barnean orain arte mugitu ez diren beste sentimendu batzuk mugitzen hasten dira. Beraz egoera mingarri askoz ere gehiago izan dezakegu. Horretarako egoera desberdinetan eman ahal izan daitezken mekanismo guztiak ezagutuko ditugu.

 Gestaltek izendatzen dituen mekanismo garrantzitsuenak  sei dira:

  • Introiekzioa: Kanpoan ikusten edo esaten diguten gauzekin identifikatzen gara eta ez diegu gure sentimenduei garrantzia ematen.Adibidez: Txikitatik esan digute alperrak garela eta beraz guk sinetsi egin dugu. Galdetzen digutenean alperrak garela esaten dugu.
  • Proiekzioa: Gu garena ez dugu guregan ikusten baizik eta bestearengan. Adibidez: Gure umeari ingelesa kostako zaiola esaten dugunean, konturatu gabe, guretzako saila izan zela, gure umearentzako ez dakigu.
  • Konfluentzia: Ezin garenean besteotaz banandu, beti kontaktuan egon behar garenean. Adibidez: amoi asko gertatzen zaigu gure zoriontasuna umeengan jartzen dugula, gero umeak banantzen hasten direnean hutsune handia sentitzen dugu.
  • Retro-flexioa: Gure buruari egiten diogu besteari egin nahi dioguna. Adibidez: gure umeari izugarrizko haserrea bota nahi diogu baina hori egin beharrean gure buruarekin haserretzen gara.
  • Deflexioa: Zerbait deserosoa egiten zaigunean eta ez dugu horrekin kontaktuan jarri nahi. Adibidez: deserosoa den gaien batez hitz egiten hasten garenean eta beste gauza batetara aldatzen hasten gara, gaia aldatuz.
  • Proflexioa: Besteari egiten diogu guri egitea nahi duguna. Adibidez: Gure umeari izugarrizko jaia egiten diogu konturatu barik guri ere horrelako zerbait guri egitea gustatuko zitzaigula.

Gure buruari defentsa guztiak erabiltzeko aukera emateak osasuna ekartzen digu, bakarrean geratzeak berriz ondoeza. Bizitza aldakorra da eta bizitzean gertatzen diren egoerak ugariak eta desberdinak ere.  Beraz duguna aprobetxatuz etekina atera diezaiogun.

Zein da zuk gehienetan erabiltzen duzun defentsa?