Komunikazioa, erlazioaren atalik garrantzitsuena (III. atala)

La importancia de la comunicación en la relación

Komunikazioarekin amaitzeko eta Eric Berneren teoria analizatu ondoren, Gestalt sortzailearen, Fritz Perlsen,  zita batzuk jarriko ditut gaur hemen komunikazioaren inguruan zertxobait gehiago sakontzeko asmoz. Eric Bernek esaten zuenaz gain komunikazioak  beste elementu garrantzitsu batzuk dituelako ere.

Fritz Perlsen zitarik ezagunena hurrengoa izan zen:

“Ni neu naiz. Zu zeu zara. Ez nago mundu honetan zure itxaropenak asetzeko. Zu ez zaude mundu honetan nireak asetzeko. Zu zeu zara. Ni neu naiz. Puntu batetan aurkitzen bagara ederra izango da. Bestela ezin da konpondu. Nire buruari maitasun falta zure gustukoa izaten saiatzen naizenean. Zure buruari maitasun falta zu nik nahi dudan bezalakoa izaten saiatzen naizenean eta ez zu zaren bezalako onartzen.  Zu zeu zara. Ni neu naiz.”

Zita hau oso ezaguna bihurtu zen, bere hitzek asko argitzen baitute bi pertsonen arteko erlazioan eta beraz beraien arteko komunikazioan. Ikasketa garrantzitsu bi azaleratuko nituzke zita honekin; alde batetik nire mezuek beste pertsona aldatzeko asmoz esanak badira beste pertsona onartzen ez dugula azalduko dugu eta honek komunikazioan trabak jarriko ditu; eta beste alde batetik komunikazioan gure burua zaindu beharrean besteari gustuko izaten saiatzen bagara soilik, beti faltako zaigu zerbait. Beraz bera bera da, hau da, bere bizipen, ikasketa, sufrimendu eta gauza guztiak bereak dira eta ni neu naiz nire bizipen, ikasketa eta abarreko guztiekin. Horrek zera esan nahi du, bakoitzak gurea zaindu behar dugula eta horrela besteekiko komunikazio eta zaintzak hobeto funtzionatuko dutela. Eta hau ez da egoista izatea, askotan norberekiko zaintza egoismoarekin erlazionatzen delako.

Hurrengo zita guztiak ideia hau indartzen dute:

“Zailtasuna baduzu norbaitekin komunikatzeko, bilatu zure erresuminetan. Samintasunak bilatuz, azalduz eta eskariak esplizituak izanez”.

 “Zerbaitetaz ziur sentitzen bazara esan. Azaldu zaitez. Esaten duzuna senti ezazu”.

Eta azkenik bestearekiko zintzotasunarekin zer ikusia duen esaldi bat. Zintzotasunik gabe komunikazioa oso erraz apurtu daitekelako:

“Norbaitekin deseroso sentitzen bagara ziurrenik ez dago benetazko komuikazioa. Norbait benetan agertzen bada deserosotasun guztia desagertzen da.”

Beste esaldi askoren jabe dugu Fritz Perls baina hauek dira komunikazioarekin erlazioa duten batzuk eta honen inguruan zertxobait gehiago argitzen dutenak.

Beraz guzti honekin zera esan nahi dut, gure benetako sentimenduak ezagutu eta azalarazteko gaitasuna ere garrantzitsua dela komunikazio egoki bat emateko. Eta guzti honek norberekiko zintzotasun eta ezagutza handia eskatzen du.

 

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *