11 agosto, 2019

Komunikazioa, erlazioaren atalik garrantzitsuena (II. atala)

Comunicación interpersonal

Komunikazioa beraz, bi pertsonen arteko erlazio batetan sortzen da.  Erlazio honetan gauza askok hartzen dute parte, ez bakarrik gutaz dakigunak baizik eta gutaz ez dakigunak ere. Gure nortasuna Eric Berneren ustez “estados del yo” desberdinetan oinarritzen da eta egoeraren arabera batarekin edo bestearekin identifikatzen gara. Erlazio osasuntsuak izateko Helduarekin identifikatu beharko ginateke, honek beste jokabideen arteko oreka bilatzen duelako, baina hori ez da beti ematen.

Zergatik?

Gure bizipenak zerikusi handia dutelako nortasunaren garapenean eta beraz askotan era batetara hesitu bagaituzte saila delako beste era batetara erlazionatzea. Hau da, guri beti Aitarekin identifikatutako pertsona batek hesitu bagaitu zaila da gu beste era batetara erlazionatzea. Eta beraz, saila egiten zaigu behar bada Umearekin identifikatzea. Honek beti betebeharretan zentratuta gaudela esango du eta beharrizanak alde batetara hutsi ditzakegu, beraz ondo pasatzea kosta dakiguke.

Nola dakigu gu zelan erlazionatzen garen?

Lehenengo eta behin esan behar dugu ez garela beti berdin erlazionatzen eta egoeraren arabera jokabide batekin edo bestearekin erlazionatuko gara. Eta egia esan, egoeraren arabera ez da bat bestea baino hobeagoa izango, bakoitzak norbere  funtsionamentua momentuoro  jakitea besterik ez da. Adibidez,  lanean gaudenean Aitarekin erlazionatu beharko ginateke, honek zereginak egin behar direla gogoratzen baitigu eta arduratsuak izaten laguntzen gaitu.  Berriz ondo pasatzeko momentua heltzen denean Umearekin erlazionatzea hobe legoke, honek esaten baitigu ondo pasatzea zer den, plazerraren ateak irekitzen ditu eta ondo pasatzeko aproposena da. Helduak beste alde batetik, egoera ondo analizatzen du eta erantzunik egokiena ematen dakienez beti errespetuz eta era erreal batetan erantzuten du. Beraz egoera bakoitzari  nolako erantzuna eman diogun begiratzea besterik ez da. Beti bezala, beti jokabide berdinarekin erlazionatuak gaudenean ematen da desoreka.

Desoreka hau askotan bikotearekin dugun erlazioan asko nabari da. Gure bizipenak bikotearekiko erlazioan asko baldintzatzen baitigute, gure zauriek eta bikotearen zauriek parte hartzen baitute. Batzutan bikotearekin Umearekin jokatzen dugu eta bikoteak gure beharrizanak betetzea espero dugu. Baina bikoteak ere Umearekin jokatzen badu ume bi izango gara. Berriz biak Aitarekin jokatzen badugu plazerra alde batera hutsiko dugu. Bata ume bezala jartzen bada eta bestea Aita bezala, batak bestearen beharrizanak beteko ditu baina ez ditu bere  beharrizanetan erreparatuko eta azkenean faltan botako du zerbait. Egokiena beraz, bakoitza non kokatzen den jakitea da eta horren arabera erantzunak ematea.