18 julio, 2019

Komunikazioa, erlazioaren atal garrantzitsuena (I. atala)

el análisis transaccional

Komunikazioa, wikipediaren aburuz, informazioa bi edo gehiagoren artean era konziente batean partekatzea da, iritzi desberdinak eman edo hartzeko helburuarekin.

Gizakiok komunikazioa beraz, bestearekin ulertzeko tresna bezala dugu baina bizirauteko tresna bezala sortu zan. Hasieran seinuekin, mimikekin… eta denpora aurrera joan ala beste tresna batzuekin, hizkuntzara heldu arte. Baina komunikazioan, batzuetan, ez ulertze handiak egoten dira eta honek, deserosotasun asko sortzen ditu gure baitan.

Zergatik?

Komunikazio honetan alde inkonziente bat ere badagoelako eta inkonzientea denez ez gara honetaz ohartzen. Bakoitzak kode batzuk ditugu, seinu batzuk  eta baita bizipen desberdinak  ere. Bizipen hauek komunikazioan eragiten dute, beraz bi pertsonen arteko komunikazioa baldintzatua egongo da beti. Horregaitik askotan guk esandako zerbaitek besteari traba lezaioke guk nahi gabe. Baina ez du traba hori hizkuntzak bakarrik sortzen gorputz komunikazioak ere, honekin asko adierazten baitugu.

Gestalt Terapiak berriz hemen eta orain emandako komunikazioari ematen dio garrantzi handia, hau da, momentuan beste norbaitekin hitz egiten ari garenean, nolako eragina duen esandako bakoitzari erreparatu behar diogula dio. Honek asko esaten digu gure funtzionamenduari buruz eta beraz gure inkonzientean dagoenari buruz. Gauzak konziente eginez eta horrela gure burua gehiago ezagutuz.

Eric Bernek azterketa interesgarri bat egin zuen honen inguruan eta berak sortutako transakzio analisian interesgarria den zerbait ezagutu zuen. Bere aburuz pertsonok, jokabide desberdinak ditugu eta hauei  “estados del yo” deritzo, hau da, gure pertsonalitateak hiru elementu desberdin ditu eta elementu hauekin erlazionatzen gara besteekin komunikazioan gaudenean. Horrela sailkatzen ditu:

 

el padre, el adulto y el niño

Aita, betebeharren zaindaria da, berak daki zer egin behar dugun. Umea, nahien zaindaria berriz, beti nahi duena eta behar duena egin nahi du eta ez da oso ongi eramaten betebeharrekin. Azkenik Heldua, honek bien arteko oreka mantentzen du. Hau da, betebeharren zaintzan dago baina beharrizanak ahaztu gabe. Bizi esperientzia du eta asko ikasi du, honekin oreka mantentzen ikasiz. Hiru elementu hauekin jokatzen dugu erlazio guztietan Berneren ustetan. Bakoitzak egoera desberdinetan estados del yo batekin identifikatuko da, egoeraren arabera eta horrekin erlazionatuko da.