GAITASUN SOZIALEN GARRANTZIA (1. ATALA)

Pertsonak sozialak gara beraz guretzako elkar arteko harremanak behar beharrezkoak dira. Komunikazio gabe ezin dugu biziraun. Baina askotan beharrezkoa dugun komunikazioak gure kontra jarduten du ez ditugulako gizarte gaitasunak ondo garatzen, ez baitizkigute irakatsi.

Zer dira gizarte gaitasunak?

Gizarte gaitasunak bizitzako egoera desberdinei aurre egiteko gaitasunak dira. Daniel Golemanek  bere “Inteligencia emocional” liburuan ere aipatzen du gaitasun hauen garrantzia. Bere ustez bizitzan gertatzen diren egoerei aurre egiteko ikasketak ez dira nahikoak, gaitasun sozialak dituen pertsonek  bizitzan edozeri aurre egiteko eskumen handiagoa dutela esaten du, gauza logikoa bestalde.

Amatasunean, beste arlo askotan bezala,  gaitasun hauek izateak asko laguntzen gaitu eta ikasteko praktikatu egin behar dira. Gaitasun asko daude eta pixkanaka garrantzitsuenak ikusten joango gara:

  1. Laguntza eskatzea: Denok dakigu zein den gaitasun hau baina askotan kosta egiten zaigu erabiltzea. Norbaiti zuk behar duzuna ikustaraztean datza. Gaitasun honetan nola eskatzen den garrantzitsua da. Askotan oso nekatuta gaudenean eskatzen dugu eta eskatzeko era bestearentzako ez da egokia izaten. Alde batetik gure haserreak bestea ere haserretzeak ekar dezake eta beste alde batetik behar bada azkenean ez dugu eskatzen behar duguna jadanik haserre gaudelako. Beraz azkenean ez dugu lortzen behar duguna eta hurrengo baten ere ez dugu eskatuko.
  2. Entzumen aktiboa: Entzumen mota honek ez du bakarrik hitzezko komunikazioa kontutan hartzen baizik eta hitzez esaten ez dena ere, hau da, gorputzaren espresioa, arnasa nola hartzen ari den beste pertsona, hitz egiten ari denean egiten dituen keinuak eta abar. Ama moduan irakurketa hau interesgarria da, askotan gure seme-alabek ez dakite zer gertatzen zaien eta hitzez zerbait esaten digute. Guk berriz beste zerbait ikusten diegu hitzekin zer ikusia ez duena. Beraiei guk ikusitakoa erakutsi ahal diegu eta beraientzako lagungarria izan daiteken zerbait ikus dezakete.
  3. Asertibitatea: Gaitasun honek komunikazioan asko laguntzen digu. Guk sentitzen duguna edo pentsatzen duguna era egokian esateko gaitasuna da. Beraz bestea kontutan dugu ez mintzeko eta gu ere gure beharrizana edo pentsaera espresatzeko gai gara. Askotan gure seme-alabekin nekatuta gaudela esan beharrean haserrearekin espresatzen dugu. Konturatzen bagara nekatuak gaudela eta esaten badugu asertibitatea lantzen ari gara. Era egokian esan dugu, bestea mindu barik baina gure beharrizana ikustaraziz. Berdin gure iritziekin, pentsatzen duguna era egokian esanda lasai defendatu ahal dugu.
  4. Balidapen emozionala: Besteari gertatzen zaionaren onespena eta ulermenean datza gaitasun hau. Askotan gure seme-alabei gertatzen zaiena guretzako tontokeria izan daiteke baina beraiek ikustea guk, beraien poza, tristura, haserrea … ulertzen ditugula eta onesten ditugula beraiei konfiantza ematen die eta beraz, berriz ere guregana konfiantzan etorriko dira.


Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *