10 abril, 2019

Emozio deserosoak sostengatzen ikasteak onura dakargu

la busqueda de las emociones

Emozioak kanpokoarekin kontaktua egiten dugunean,  guri zer gertatzen zaigun identifikatzen laguntzen gaituzte. Norberto Levyk “seinale” lez definitzen ditu, hau da, bestearekin kontaktua egiteko momentuan zer gertatzen zaigunaren informazioa ematen digute, adibidez beldurra, emozio honek egoera mehatxagarrietatik defendatzen gaitu, beraz beharrezkoa dugu. Eta horrela beste emozio guztiak. Emozioak gure psikearen  garapenean beharrezko funtzioa dute. 

Emozioak hainbat dira baina oinarrizkoak lau; beldurra, amorrua, poztasuna eta tristura.

Zergatik lau hauek? Kultura, adin eta aro desberdinen arteko pertsona guztiengan ezagunenak eta ohikoenak  direlako. Baina oinarrizkoez gain beste hainbat emozio daude eta gure kulturan positibo eta negatiboetan banandu ditugu. Negatiboak amorrua, beldurra … eta honekin zer ikusia duten guztiak izaten dira guretzako. Eta positiboak zoriontasuna, poza … eta guzti hauekin erlazioa dutenak.

Zer gertatzen da banaketa hau eginez gero?

Positiboak oso ondo onartuak daudela eta beraien bila goazela. Hauek bakarrik sentidu nahi ditugu, bestela gure bizia tristea dela uste dugu. Berriz negatibo bezala ditugunak ekidatu nahi izaten ditugu, nahiago dugu emozio hauek ez sentitu. Emozio hauek sortzen diguten egoeretatik aldendu egiten gara. Deflexio defentsa mekanismoa aktibatzen dugu ia egoera guztietan. Aitzakia asko jartzen dugu emozio hauek ez bizitzeko: “ez dut iskanbilarik nahi, nahikoa daukat dudanarekin …” eta beraz oso errez egiten zaigu emozio hauen zikloa irekita uztea. Hau da, beharrizan bat badugu, baina beharrizan honen zikloa itxi ahal izateko, deserosoa egiten zaidan emozio batekin topo egiten badut, zikloa itxi gabe uzten dugu, ez baitiogu erantzuna ematen.

Baina esan bezala emozioak, eta baita emozio negatibotzat ditugunak, bizitzaren adaptazioarekin zer ikusia dute eta beraz emozio hauek ere beharrezkoak dira gu gure osotasunean onartzeko. Gure burua ezagutu ahal izateko, gureak baitira. Gure alde bat, emozio negatiboak, ez badugu onartzen, guk gure burua ere ez dugu onartuko eta gure burua osotasunean onartzeak  osasuna dakar.

Baina nola sostengatuko dugu deserosoa den emozio bat?

Emozio horretan egoten, aldendu gabe. Emozio hauek sostengatzea ez da batere erraza, ez dugulako egiten,  beraz praktika falta zaigu. Baina guk beharrizan bat badugu eta beharrizan hori lortzeko momentu batean deseroso sentitu behar bagara deseroso sentitu beharko gara. Horrela praktikatuz gero azkenean ez zaizkigu emozio horiek horren deserosoak egingo eta gure beharrizanari erantzun egokia emango diogu.

Amatasuneko adibide ohiko bat; guk gure umearekin egon nahi dugu, baina gure familia eta gure bikotearen familiak uste du guk behar duguna umearengandik urruntzea dela, deskantsatzeko. Guk gure beharrizana argi esan gabe beraiek zoriontsuak izan daitezen gure umea beraiekin eramatea uzten dugu. Baina guk ez dugu momentu hori disfrutatzen, ez dugu hori nahi baizik eta umearekin egon nahi dugu. Gure beharrizana azaltzeak guri urduritasun bat ekarriko digu ez baikaude ohituak sentitzen duguna eskatzen. Baina orduan deserosoa den momentu hori ez bizitzeagatik beraiek uste dutena egingo dute. Behar duguna deserosotasunez ere eskatu ahal dugu. Momentu hori sostengatuz gero,  gure beharrizanari erantzuna emango diogu. Hau praktikatuz normaltasunez egitea lortuko dugu.