10 abril, 2019

Barkamenak sentimenduekiko zintzotasuna eskatzen du

el sentimiento de perdón limpia el alma

Barkamena wikipediaren ustez zera da:Pertsona batek berari egindako irainak, laidoak edo agresioak sorrarazten duen haserre, erresumin, gaitzondo, mendeku-gogo eta zigor eskatzeari uko egitea da. Maiz, barkamena jaso ahal izateko, aurrez eskatu egin behar da, egindako kalte pertsonala aitortuz behintzat. Etikan, bakarmena pertsonen arteko harremanen oinarri eta justiziaren osagai nagusitzat. Erlijio askotan, bertute eta agindu edo manamendutzat jotzen da”.

Definizio honen arabera barkamena hitz sakona da, izan ere bada. Baina definizio honek ere barkamena guregan hartzea oso zaila egiten du.

Zergatik?

Batez ere definizio honetan sentimenduak alde batetara uzten direlako eta barkamenak sentimenduekiko zintzotasuna eskatzen du.

Zer esan nahi du honek?

 Alde batetik, besteak mintzen gaituenean batzuetan ez diogu gure haserrea erakutsi nahi, honek gure ahultasuna erakutsiko lukeelako. Beraz haserre hau ez ateratzean guregan geratzen da eta bestearengandik gehiago urruntzen gaitu, honek barkatzeko nahitik urrunduz ere.  Eta beste alde batetik, besteari min egin diogula gure buruari aitortzeak, guri ere min handia egiten digulako. Hori gure ekintzaren ardura hartzea litzake. Hau guretzako oso zaila izaten da, besteari barkamena eskatzeak gure egoa jaitsi eta besteari lehentasuna ematea delako.  

Gestalt Terapiaren arabera barkamena lantzeak norberari bakea ekartzen dio eta horretarako bakoitzak bere sentimenduekiko zintzotasuna behar du. Zerbait norbaiti mingarria egiterakoan gure buruarekin zintzoak izan eta erantzukizuna hartu behar dugu. Eta baita, gure haserre sentimenduari lekua eman eta baloratu besteak min egin gaituela aitortuz.

Frederic Luskin autoreak berriz bere liburu famatuan: “ Perdonar es sanar” , barkamena  lantzeko 8 pausu garrantzitsu daudela azaltzen ditu:

  1. Sentimenduak argi aitortzeko gai izan behar gara.
  2. Norberarekin konpromisoa hartu behar da, barkamenak barkatzen duenari laguntzen baitio.
  3. Barkatzeak ez du esan nahi pertsonarekin konpondu behar zarenik zure bakea lortzea baita.
  4. Egoeraren ikuspegi zuzena hartzea egokia da.
  5. Egoera mingarria sentitzerakoan lasaitasuna mantentzeko teknikaren bat erabili.
  6. Besteengandik ez itxaron, onartuz behar bada nahi duguna ez digutela emango.
  7. Bizi izan dugun esperientzia mingarri horretatik zerbait positiboa atera.
  8. Barkamenak ongizatea ekartzen digula gogoratu, beti erresumina sentitu beharrean.

Guzti honetatik interesgarria zera da, barkatzeak norbera asko askatzen duela eta bakean hutsi ere.Eta honekin batera ere zera esan behar da, barkamena eskatzea sakona dela eta ez edozelan erabiltzekoa. Hau da, batzuetan mina egin eta barkamena eskatuz dena konpontzen dela ere pentsa genezake, hau ez da horrela. Egoera berdintsu batzuetan barkamena errepikari bihurtzen bada honek ez du efekturik eta egoera honetan argi eta garbi beste zerbait ere aldatu beharra dago.