30 mayo, 2019

Amatasuna eta lana

el trabajo y la maternidad

Amatasuna eta lanaren arteko oreka lortzea oso zaila da gaur egungo gizartean. Alde batetik gizartea aurrera doa eta amatasunak, emakumearen bizitzan geldialdi bat egitera behartzen du, emakumea bada umea zaitzea erabakitzen duena noski. Eta beste alde batetik, geldialdi horretan emakumeak ez duela ezer egiten sentitu dezake bi arrazoi nagusigatik. Alde batetik egun osoan umearekin bakarrik dagoelako eta ez duelako bere bizitza pertsonalean edo profesionalean aurrera pausu askorik ematen. Kontuan izanda gizarte honek lana asko baloratzen duela sentzazio horrek amei izugarrizko mina sortarazi lezaioke. Beraz lanik egiten ez badu emakumeari bere burua baloratzea asko kosta dakioke. Eta beste alde batetik, gauza asko egitera ohituak gaudelako beraz, umea zaintzea gauza bakarra denez, ez duela ezer egiten sentitu dezake. Askotan horrela baloratzen dute bikoteek ere.

Egoera hauekin ama asko identifikatu daitezke:

  1. Bikotea etxera heltzean eta ama egun osoa umearekin egon denean, bikoteak zer egin duen galdetzean ezer ez duela egin sentitzen du.
  1. Gauean umea negarrez ari denean askotan emakumea altsatzen da bikoteak lan egin behar duelako.  Bere eguna nekagarria izango ez balitz bezala.
  2. Umea hazten egon den bitartean bizitzan gertatzen diren gauzetatik at geratzen da, lanera bueltatzerakoan oso deskonektatua sentituz.
  3. Umea bakarrik zainduz besteek ama bezala bakarrik ikustea eta ez emakume bezala, batez ere bikoteak.

Sentimendu guzti honekin batera, gaur egun amak sentitzen duen, síndrome bati buruz geroz eta gehiago entzuten ari gara, “burnout sindromea”. Sindrome hau lanak sortzen duen estresetik sortu zan baina orain amek sufritzen dutela ere esaten da. Ama batek egun osoan zehar umearekin pasatzen duen denbora guzti horrek, estresa dakarrela ere diote adituek. Sindrome honekin sentitzen diren sintomak oso isilak direla diote ere, beraz konturatu gabe amak sindrome hau izan dezake .  Baina ziurrenik umearekin egoteaz gain beste gauza asko egin nahi dituelako sortzen da. Eta ezin dituenez egin horrek dakarren inpotentziak sor dezakela uste dut.

Naomi Satadlerrek bere “Lo que hacen las madres: sobre todo cuando parece que no hacen nada” oso interesgarria den liburuan, sentimendu guzti hauek batzen ditu. Amaren sentimenduak ondo ezagutzen ditu psikoterapeuta ingeles honek, ama taldeekin denbora luzean lan egin baitu. Liburu honek, amei beraiek egiten duten lan guztia baloratzen lagundu diezaieke.

Pertsonok baloratuak sentitu nahi dugu normalean eta gizarte honetan amen lana ez dagoela oso baloratua uste dut. Beraz amak gauza asko egin behar duenaren beharra sentitzen du baloratua sentitzeko eta umea zaintzea soilik ez dela nahiko sentí dezake.

Baina egia esan balorazioa norberekiko eman behar da lehenengo. Hau da, askotan, balorazioa kanpoan bilatzen dugu. Horrela ez gara konturatzen, gu izan behar garela gure burua lehenengo baloratu behar dugunak. Gure burua baloratuz, besteek ere baloratu gaitzakete. Beraz amek beraien lanaz harro sentituz gero, gizarteak ere lan hau baloratzen ikasiko du. Eta beraz, amak, ez du behar  izango gauza asko egin  bere buruaz harro sentitzeko. Baita bestearengan ere laguntza bilatuko du, berak egin duenarekin harro sentituko baita estres hori ekidituz.