Amatasun-aitatasunak bikotean aldaketa nabaria sortzen du

La pareja versus la paternidad

Gurasoak direnak argi eta garbi ikusiko dute artikulu honen izenburuaren esanahia, oso nabaria egiten baita bikote erlazioaren aldaketa aita eta ama izandakoan.

Bikotean bizi diren bata bestearenganako zaintza, maitasuna, elkarbizitza, elkarrizketa eta abarrekoak desagertu egiten dira eta beste erlazio desberdin batetara pasatzen da, ama eta aita izatearen erlaziora. Aldi berean, orain arte ezezaguna izan den erlazio batetara.  Egoera berri honetan, gehienetan, esaten dena zera da: “Orain ez dugu momenturik guretzako, pisukideak bihurtu gara, ezin dugu ia hitz egin…” eta zer esanik ez sexu harremanetan, hemen ere aldaketak ezin bestean ematen dira.

Baina esaten eta partekatzen diren esaldi hauen atzetik beste sentimendu batzuk daude ere. Eta sentimendu hauek erlazioa zailtasunez betetzen dute. Bakoitzaren sentimenduak, egoera honetan, desberdinak direlako.

Aitak desplazamendu sentimendua izan dezake, orain arte izan duen harremana bere bikotearekin aldatua ikusten du, bere bikoteak orain, beste pertsona baitu lehentasun. Etxeko ekonomiaren ardura sentitzen du beraz, etxekoak mantentzearen kargu dago. Bere burua non kokatzearen ardura ere izan dezake.

Amak berriz, neke eta bakardade handia senti dezake, frustrazioa, erruduntasuna zer egin ez jakitearren eta bere bikote eta hurbilekoen zaintzaren beharrizana. Baita bere sentimendu berrien ezjakintasuna arduraz bizi lezake ere.

Sentimendu guzti hauek agertzean  garrantzi handia izango du bakoitzaren txikitako atxikimenduak.

Zer esan nahi dut honekin?

Atxikimendua Bowlby eta Mary Ainsworthen ustez haurrarengan eragin handia du, horren arabera erlazionatuko baita haurra bestearekin. Haurrak bestearengan segurtasuna sentituko du bere atxikimendua segurua izan bada. Hazan eta Shaver  ikertzaileak  atxikimendu teoria hau gehiago garatu zuten eta bikoteen arlora eraman zuten. Beraientzako amarekiko atxikimenduak asko eragiten du bikote erlazioetan. Bowlbynek ikertutako haur horrek, amaren atxikimendu ez seguruak sortutako hutsunea betetzen saiatuko da beti, nagusitan ere. Beraz bilatuko duen bikotea hutsune hori betetzeko bikotea izango da.

Beraz bikotea diren heinean hutsune hori betea egongo da eta dana ondo joan daiteke. Baina haurra heltzean, amak haurrari ematen dio atentzioa beraz, ezin du aitaren hutsunea bete eta amak umea du berarekin beraz bere hutsuneari ere ez dio atentzio gehiegirik jartzen. Horrela bakoitzaren hutsuneak edo txikitako zauriak nabariago geratzen dira.

Honen aurrean esango nuke, terapian berresaten dugun bezala, bakoitzak bere prosezu pertsonala egin beharko du. Beraz bakoitzak bere atxikimendu eta beharrizanetan atentzioa jarri beharko luke. Norberak bere hutsunea bete dezan  norbanako autorregulazioa lortuz. Hau da, hutsune horri begirada aldatu, bikoteari begiratu beharrean hutsunea betetzeko,  bakoitzak norberen buruari begiratu hutsunea betetzeko erak bilatuz.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *