21 junio, 2019

Amaren maitasuna eta kontaktua bizirauteko beharrezkoak dira

el apego de la madre

Jaiotzen garenean gure biziraupena maitasunak eta kontaktuak ziurtatzen dute. Hau da, ezin gara bizi alimentuarekin bakarrik, maitasuna eta kontaktua beharrezkoak dira, bestela hil gaitezke.

Horrela erakutsi zuen René Spitz psikoanalistak egin zituen ikerketetan. Bera umezurztegi askotan izan zen eta bertan ikusi zuen bost hilabete baino gehiago kontaktua ez zuten haurrak, hiltzen zirela edo nahasteekin hasten zirela. Ordutik hainbat ikerketa egin dira honen inguruan eta zera ondorioztatu da, haurrak kontaktua behar duela jaio denetik eta  hasteko prosezu osoan zehar.

 Baina gure osasun mentala ona izan daiten kontaktuaz gain maitasuna ere behar dugu, amaren maitasuna. Ibone Olzak, “El parto es nuestro”ren sortzailea eta psikiatrak, dion bezala: “Nacemos para amar. Y para ser amados. El amor no es un capricho ni un lujo. Por el contrario es algo central para la supervivencia de nuestra especie. La naturaleza ha previsto que las madres se enamoren de sus bebés desde el nacimiento y que sea este amor el que modele el crecimiento de la criatura." 

Ibonek amaren papera goraipatu nahi du baita kasu honetan. Askotan aita eta amaren paperak berditsutzat hartzen dira eta bere “Ser madre no es lo mismo que ser padre: la biología es políticamente incorrecta” artikuluan zera argi hutsi nahi du. Amaren paperari ez zaiola beharrezko garrantzia ematen. Aita batek egiten duena askoz gehiago goraipatzen dala esanez, hau da, aita batek bere eginkizuna betez gero balorazio bat duela ez berriz ama batek egiten duenean.

Beraz, amaren maitasuna hemen goraipatzeko asmoz, esango dut bere kontaktuak eta hasieran sentitzen duen umearekiko loturak, haurraren osasun mentala eta afektibitate ona izateak ziurtatzen dituela. Hau ez badugu, gure afektibitatea arriskuan dago eta baita gure buruarekiko ziurtasuna. Ziurrak eta askeak senti ahal izateko gure amarekiko mendetasuna izan behar dugu hasieran eta berak gurekiko. Erlazio horrek geroago independentzia eta gure buruarekiko segurtasuna emango digularik.

Amaren maitasuna baldintzarik gabekoa da,  Erich Fomm psikoanalistaren hitzetan: “El amor de la madre significa dicha, paz, no hace falta conseguirlo ni merecerlo”.  Autore honek maitasunari buruz idazten du bere oso interesgarria den “El arte de amar” liburuan. Bertan gure existentziaren arazo larri bat maitasun eza dela esaten du. Maitasunaren garrantzia gure bizitzan goraipatuz.

Beraz gure bizitzaren sentimendu garrantzitsuak, maitasunak, gu egiten gaitu. Maitasuna gara eta maitasunarekin bizi behar gara ere. Maitasuna izan ez dutenak zailtasun handiz aurre egin dezakete bizitzak ekarri leikieken egoerei eta beraz seguruenik osasungarria ez den bideetatik eraman ere. Maitasuna izan dutenak berriz, era guztietako maitasuna, beraiekiko garatu duten ziurtasunarekin egoera desberdinei aurre egiteko prest daude. Eta egoera gogor, zailtasun ugari eta abarreko hainbat egoeretatik pasa arren, maitasuna izanez gero, egoerei aurre egiteko gai izan gaitezke.