AMAREN BEHARRIZANAK

Gure gizartean, gure hezkuntzagatik, emakumeak gure beharrizanak alde batera hutsi behar izan ditugu. Besteen beharrizanak gure beharrizanak baino garrantzitsuagoak direla ikasi dugu. Amatasunean hau areagotu egiten da, orain familia oso baten beharrizanak baitaude gure beharrizanen gainetik. Egia da, gaur egungo amek, beste bizipen batzuk  ditugula eta beraz, beste era batera ezagutzen garela. Baina gure amen, amamen, birramamen ondarea oso indartsua da eta gauza asko daude gure barnean betiko erara funtzionatzera eramaten gaituenak.  

Hau aldatzea saila den arren, aldaketa ez dago horren urrun. Aldaketa hau bakoitzarengan dago. Guk gure beharrizanak identifikatzen ikasten badugu, beharrizanak asetzeko gai izango gara.

Zergatik da horren garrantzitsua hau ikastea?

  1. Ama bere erantzunak bilatzeko gai izango da eta beraz ez da egongo itxaroten besteak bere beharrizan horiek asetzea. Bera izango da gai bere buruaren jabe izateko. Horrek ez du esan nahi ez duela bestea behar, baina bestea behar duenean besteari behar duena eskatzen ikasiko du.
  2. Bere umeak zaintza hau ikusiko dute eta beraiek ere beraien burua zaintzen ikasiko dute. Bestela ama beti egongo da umearen zaintzari begira eta umeak ez du ikasiko bere burua zaintzen, ez da autonomoa izango. Ama beti egongo da bere umearen beharrizanak betetzen, bereak ez ditu ezagutuko eta bere umeak bereak ezta. Beti kanpora begiratuko du eta ez bere barnera.

Eta nola identifikatzen dira beharrizanak?

 

Terapia Gestalten arabera pertsonen beharrizanak ziklo bat jarraitzen dute eta ziklo honek 6 pausu ditu:

 

  1. Sentsazioa dugu. Adibidez: Tripan zerbait sentitzen dut.
  2. Kontzientzia jartzen dugu. Gose naizela konturatzen naiz.
  3. Dinamizaziorantz goaz. Jateko ordua dela pentsatzen dut.
  4. Ekintza garatzen dut. Altxatu egiten naiz eta zerbait jatera noa.
  5. Kontaktua egiten dut. Zerbait jaten dut.
  6. Erretiratzea tokatzen zait orain. Bete naiz eta orain beste zerbait egitera noa.

 

Adibide fisiko honekin errez ikusten da beharrizana, oinarrizkoa baita eta beraz hauek asetzera ohituak gaude. Baina amatasunean, eta orokorrean, sufrimendu gehiena  beharrizan afektiboak ez asetzeak dakar eta beharrizan hauek identifikatzea sailagoa izaten da. Nondik datozen, nolakoak diren, ze forma hartzen duten … Horregatik da horren garrantzitsua gure burua ezagutzea, ikasitako patroiak aldatzeko eta auto-sostengua lortzeko.


Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *