10 abril, 2019

Amak bere sostengua behar du

el sostén de la madre

Amak umea izandakoan umearen beharrizanetan zentratzen da, hau  noski, garrantzitsua da. Baina honetaz gain amak, bere beharrizanei ere garrantzia eman behar dizkio. Bere beharrizanek erantzuna dutela sentitu behar du. Honi amaren sostengua deritzogu.  Amak, bere umea hezteko bere buruaren sostengua ere behar du.

Zergatik? Ama izandakoan berari ere barneko sentimenduak mugitu egiten zaizkiolako eta gure garaian emozionalidadea alde batera uzten zenez, askotan ez dakigu guzti honi erantzun bat ematen. Orduan egiten ditugun gauzengatik errudundun egiten gara eta benetan garen amarekin borrokatu. Honek zama handia suposatzen du eta beraz, heztea askotan gogorra egiten zaigu. Beraz sostengua behar dugu eta sostengu hau bakoitzak bakarrik eman ahal diogu gure buruari. Sostengua umeei dagokienez besteekiko erlazioan sortzen da, hau da, amak ematen dion sostenguan. Berriz amaren sostengua autosostengua litzateke.

Zer da autosostengua? Norberekiko ezagutzarekin zer ikusia du, norberak bere beharrizanak identifikatu eta honi erantzun egoki bat ematearekin . Ezagutza honetan ikasi beharreko faktore asko daude eta hemen batzuk aipatuko ditugu. Ikasketa hau terapiako espazio batean egin daiteke edo norberak bere buruari kontzientzia handia jarriz. Autosostengu honek bi atal ditu, atal batek gure buruarekin egiten dugun erlazioarekin zerikusia du eta beste atalak besteekin egiten dugun erlazioarekin.

Gurekin zerikusia duten faktoreekin hasiko gara eta hemen lehenengo faktorea  gure beharrizanei kontzientzia jartzean datza. Horretarako Terapia Gestaltek beharrizanen zikloa ulertzea garrantzitsua dela argitzen du. Ziklo honek 6 pausu ditu:

  1. Sentsazioa dugu. Adibidez: Tripan zerbait sentitzen dut.
  2. Kontzientzia jartzen dugu. Gose naizela konturatzen naiz.
  3. Dinamizaziorantz goaz. Jateko ordua dela pentsatzen dut.
  4. Ekintza garatzen dut. Altxatu egiten naiz eta zerbait jatera noa.
  5. Kontaktua egiten dut. Zerbait jaten dut.
  6. Erretiratzea tokatzen zait orain. Bete naiz eta orain beste zerbait egitera noa.

Sei pausu hauek beti horrela funtzionatzen dute, beharrizan guztiek eman behar dituzten pausuak dira. Zerbait sentitzen dugunetik sentimendu hori asetzerarteko pausu guztiak bete behar dira bestela beharrizan hori zabalik geratuko da eta guregan jarraituko du itxi gabe. Jarritako adibidea beharrizan fisikoekin eginiko adibide bat da eta hauek askoz errazago ikusten dira baina beharrizan emozionalak ere badaude eta hauek ikustea askoz zailagoa egiten zaigu. Laura Gutmanek berriz, erditu berriko ametan momentu interesgarri bat ikusten du amak bere beharrizanak begiratzeko eta hau ondo azaltzen du bere “La maternidad y el encuentro con la propia sombra” liburuan.  Beste gauza batzuen artean, haurra garai honetan, amaren emozioen isla dela aipatzen du. Ama eta haurra fusio bat dira. Beraz haurra begiratuz, amak bere emozioak ulertu ditzakeela esaten du eta beraz bere beharrizanak zaindu ere. Beraz momentu hau oso ona izan daiteke norberak bere emozioak nondik doazen ikusteko, ezer aldatu gabe soilik ikusteko. Ezagutza honek autosostengurantz eraman lezake, kasu bakoitzean zer gertatzen zaion identifikatu lezakeelako. Ala ere ikasketa hau beti egin behar dugu, ez du amaierarik.

Zergatik da horren garrantzitsua beharrizanei erantzun bat ematen ikastea?

  1. Norberak bere erantzunak bilatzeko gai izango da eta beraz ez da egongo itxaroten besteak bere beharrizan horiek asetzea. Normalean guk behar duguna besteak ikustea nahi dugu eta guk ezer egin gabe besteak behar duguna ematea, baina honek ez du horrela funtzionatzen. Norbera izan behar da gai bere buruari erantzunak emateko. Adibidez: bikotearekin haserretzen gara berak ez duelako ikusi gu triste gaudela eta bera gurekin egotea nahi dugula. Baina ez gara gai gure tristura ikusteko eta behar duguna bikoteari eskatzeko.
  2. Gure umeak zaintza hau ikusiko dute eta beraiek ere beraien burua zaintzen ikasiko dute. Umeak benetako autonomia lortzeko amak bere burua zaintzeko nahia izan behar du eta umeari bere burua zaintzen erakutsi, bestela mendetasuneko erlazio bat sortuko da betirako.

 Baina beharrizan hauek asetzea ez da batere erraza, entrenamendua falta dugu. Eta baita beste faktore batzuk izan behar ditugulako kontuan, gure defentsa mekanismoak. Defentsa hauek altxatuak ditugu eta hauek ez digute guk gure beharrizanei erantzun egoki bat ematen uzten. Defentsa hauek beharrezkoak diren arren,  egoera mingarrietatik defendatu baitigute, beti berdinak direnean orduan ez diogu beharrizanari berak behar duen bidetik jarraitzen utziko. Amatasunean sentimendu oso desberdinak ditugu eta kanpotik judizio asko jasaten ditugu beraz mekanismoak izatea beharrezkoa dugu baina guztiak erabili behar ditugu eta ez soilik batekin geratu. Defentsa mekanismo hauek ezagutuko ditugu, horrela zeinekin funtzionatzen dugun identifikatu ahal izango dugu.

Gestaltek izendatzen dituen mekanismo garrantzitsuenak  sei dira:

  • Introiekzioa: Kanpoan ikusten edo esaten diguten gauzekin identifikatzen gara eta ez diegu gure sentimenduei garrantzia ematen.Adibidez: Txikitatik esan digute alperrak garela eta beraz guk sinetsi egin dugu. Galdetzen digutenean, alperrak garela esaten dugu.
  • Proiekzioa: Gure sentimendua ikusi nahi ez dugunean bestearengan jartzen dugu. Adibidez: Gure umeari negarrez ikusten diogunean eta bere sentimenduak zeintzuk diren interpretatzen hasten garenean, konturatu gabe egoera horretan guk sentitzen dugula hori behar bada berak ez du momentu horretan hori sentitzen.
  • Konfluentzia: Ezin garenean besteotaz banandu, beti kontaktuan egon behar garenean. Adibidez: amoi asko gertatzen zaigu gure zoriontasuna umeengan jartzen dugula, gero umeak banantzen hasten direnean hutsune handia sentitzen dugu.
  • Retro-flexioa: Gure buruari egiten diogu besteari egin nahi dioguna. Adibidez: gure umeari izugarrizko haserrea bota nahi diogu baina hori egin beharrean antsietatearekin jaten dugu. Ezin dugu haserre emozio hori kudeatu.
  • Deflexioa: Zerbait deserosoa egiten zaigunean eta ez dugu horrekin kontaktuan jarri nahi. Adibidez: deserosoa den gaien batez hitz egiten hasten garenean eta beste gauza batetara aldatzen hasten gara, gaia aldatuz.
  • Proflexioa: Besteari egiten diogu guri egitea nahi duguna. Adibidez: Gure umeari izugarrizko jaia egiten diogu konturatu barik guri ere horrelako zerbait guri egitea gustatuko zitzaigula zoriontsu gaudenean.

Beste alde batetik bai beharrizanen zikloa nola jokatzen dugun eta baita gure mekanismoak nola jazotzen ditugun jaio gareneko erlazioak definitzen du. Eta hemen beste faktore bat izan behar dugu kontuan, gure amarekiko erlazioa, oraingoa eta izan duguna.

Beharrizanak eta mekanismoak nola funtzionatzen duten ikusteko gure amarekiko erlazioa ikusteak  laguntzen gaitu. Jaio garenetik gure amaren begirada behar dugu, hau oso garrantzitsua da guretzako. Honek egiten gaitu, hau da, honek ematen digu gure buruarekiko behar dugun ziurtasuna, afektua eta gure buruarekiko zaintza. Begirada honek baldintzatuko du baita gure bizitzako egoerei  aurre egiteko adorea eta ama izateko jarrera, begirada honek ere aske edo menpeko egingo gaitu. Aldiz begirada honek zauri bat sortuko du gure baitan.

Begirada hau modu askotakoa izan daiteke, gure amak ere bere zauria izan duelako. Adibidez begirada hau maitasunezko begirada bada, guk ez dugu nagusitan begirada hau behar izango, gu izateko gaitasuna izango dugu. Beraz ziurtasuna, afektua eta zaintza guregan eramango ditugu. Nagusitan guzti hau eman  behar dugun egoerak ez zaizkigu sailak egingo. Berriz amak ez badigu begirada hau eman,  beti egongo gara begirada hau itxaroten eta orduan inoiz ez gara gu izango, baizik eta gure amarengandik begiratuak izateko nahiak sortutakoa izango gara. Amak bere begiradaren menpeko egingo gaitu eta beraz, afektibitatearekin zer ikusia duten jarrerak zailak egingo zaizkigu.  Ondorioz guk izandako begiradak gure umeekiko heziketa baldintzatuko du.

Baina menpeko sentitzen bagara eta nahi dugun ama izaten ikasi nahi badugu, aske izanik,  guzti hau landu genezake. Gaur egun terapian,  lanketa guzti honi “sanar la niña herida” deitzen zaio.  Hainbat terapeutak honetan egiten dute lan, ezagunak direnen artean Yvonne Laborda eta oraindik ezagunagoa den hildako Louise Hayek, bere liburuak herentzia ona dira gai hau lantzeko. Guzti honek  garrantzi handia du, amok zauri hori osatzen badugu gure umea den bezalakoa ikusiko dugulako eta ez horrenbeste gure beharrizanak beteko duen umea. Guri eman zigutena batzuetan oso urrun geratu zen  guk behar izan genuenetik. Izan ez duguna ematea zaila egiten zaigu, horregatik askotan eman nahi dugunetik ematen dugunera salto handi bat egoten da.

Hau guztia lortzeko Yvonne Labordak, adibidez, gauza desberdinak lantzearen beharra ikusten du:  1. Txikitan zer behar genuen eta zer hartu genuen aztertu. 2. Bakartasun sentimendua izan genuen bizipenak gogoratu. 3. Gure amarekiko erlazioa analizatu. 4. Zergatik ezin dugun gure seme-alabei oihu egin gabe hesitu aztertu.  5. Gure gorputzarekin dugun erlazioa ikusi. 6. Bikotearekin dugun erlazioa ere begiratu. 7. Gure itzala aztertu. Eta 8. Garenarekin konektatu ez horrenbeste izan nahi dugunarekin.

Prozesu guzti honek izan ez duguna eman ahal izatera eramaten  gaitu, nahiz eta askotan berez irteten zaigu, eman ahal baitugu jaso ez duguna. Guzti hau beharrezkoa da kontzientzian jartzea zauri hau osatzeko. Amaren lana oso zaila dela denok dakigu eta horregatik geroz eta gehiago baloratzen da gure lana. Baina batez ere zaila egiten zaigu amoi ama izatea, guk ere gure zauria dugulako. Gu ere umeak izan gara eta ume aro horretan gure amak hesitu gaitu. Gure amek intentzio on guztiarekin eta jakin duten bezala hesitu gaituzte guk egiten dugun bezala, baina beraiek ere beraien zauriekin hesitu gaituzte. Gaur egun guk informazio gehiago dugu eta beraz gure zauri hori ezagutzeko aukera ere. Beraz gaitasun gehiago dugu zauria osatzeko eta transferentzi hau aldatzeko.

Orain arte gure burua ezagutuz lor dezakegun sostenguaz hitz egin dugu. Bigarren atala falta zaigu, kontutan izan behar dugun azken faktorea, besteekiko dugun beharrizana.  Gure sostenguak bestearekin zer ikusia ere badu. Laura Gutmanen, berriz ere, batez ere erditu berriko ametan bikotearen sostenguaren garrantziaz hitz egiten du. Bikoteak ere parte hartze handia duela uste du. Bikoteak, bere ustez, ama zaintzen baitu. Grafiko honen bidez azaltzen du: Aitaàama-à haurra.

Ideia hau oso garrantzitsua dela uste dut. Bikotea amaren sostengu emozionala izan behar duelako, batez ere erditu barri eta lehenengo urtean. Bikoteak sostengu hori eman  behar du berak bere sostengua beste era batera aurkitzeko gai baita;  bere lanean, kanpoarekin duen erlazioan eta baita berak behar dituen ekintzak egitean, beraz sostengu hau emateko gaitasuna du. Baina amak guzti hau momentuz,  alde batera usten du, bere atentzio guztia haurrari emateko. Beraz momentu honetan bikoteak  ama zaintzea garrantzitsua da, amak behar duena eman eta amari falta zaiona bete. Bere galdera beti hau izanik: “ Zer behar duzu gaur?”.

Ideia polita izanik errealitatetik, batzuetan, urrundu egiten da.  Zergatik? Guk gure burua ere ez dugulako ezagutzen kasu askotan. Eta hemen berriz ere hasierako ideiara goaz,  ez dakigu zer behar dugun momentu bakoitzean gure bikoteari  behar duguna eskatzeko. Ez gaude ohituak gure beharrizanak entzuten eta beraz ez dakigu eskatzen. Gure beharrizanak aldendu egiten ditugu eta  ahal dugun moduan egiten dugu, dakigun bezala eta laguntza eskatu gabe. Bikoteak eman ahal gaituena alde batera usten dugu. Honen ondorioz nekatuak gaude, bakarrik sentitzen gara, ezin dugu gehiago eta abar. Gure beharrizanek haserre itxura hartzen dute baina gure bikoteak ez du ulertzen zergatik gauden horrela. Ez ditu gure emozioak ulertzen. Egoera honek oso argi uzten du besteekiko erlazioan gure beharrizana bestearengan delegatzen dugula eta ez dugula gure beharrizana identifikatu eta behar duenari erantzun bat ematen, erlazioan jartzen garenean gure mekanismoak asko azaltzen dira eta ez dakigu eskatzen.  Ziurrenik guzti hau guk izandako sostenguarekin zer ikusia du.

Guzti honegatik hemen aipatutako faktore guztiak kontuan izatea garrantzitsua da ama bera den bezala agertzeko eta ez horrenbeste idealizatu duen ama izateko. Idealizazioak leku oso urrun baten jartzen gaitu eta beti gaude hori lortzeko saiakerak egiten konturatu gabe pausurik garrantzitsuena garen amarekin topo egitea dela, erreala den amarekin.