10 abril, 2019

Amak bere zauriarekin hezitzen du

sanar la niña herida

Jaio garenetik gure amaren begirada behar dugu, hau oso garrantzitsua da guretzako. Honek egiten gaitu, hau da, honek ematen digu gure buruarekiko behar dugun ziurtasuna, afektua, gure buruaren zaintza …  Begirada honek baldintzatuko du baita gure bizitzako egoerei  aurre egiteko adorea eta ama izateko jarrera, begirada honek ere aske edo menpeko egingo gaitu. Aldiz begirada honek zauri bat sortuko du gure baitan.

Begirada hau modu askotakoa izan daiteke, gure amak ere bere zauria izan duelako. Adibidez begirada hau maitasunezko begirada bada, guk ez dugu nagusitan begirada hau behar izango, gu izateko gaitasuna izango dugu. Beraz ziurtasuna, afektua eta zaintza guregan eramango ditugu. Nagusitan guzti hau eman  behar dugun egoerak ez zaizkigu sailak egingo. Berriz amak ez badigu begirada hau eman,  beti egongo gara begirada hau itxaroten eta orduan inoiz ez gara gu izango, baizik eta gure amarengandik begiratuak izateko nahiak sortutakoa izango gara. Amak bere begiradaren menpeko egingo gaitu eta beraz, afektibitatearekin zer ikusia duten jarrerak zailak egingo zaizkigu.  Ondorioz guk izandako begiradak gure umeekiko heziketa baldintzatuko du.

Baina menpeko sentitzen bagara eta nahi dugun ama izaten ikasi nahi badugu, aske izanik,  guzti hau landu genezake. Gaur egun terapian,  lanketa guzti honi “sanar la niña herida” deitzen zaio.  Hainbat terapeutak honetan egiten dute lan, ezagunak direnen artean Yvonne Laborda, oraindik ezagunagoa den Louise Hay eta beste batzuk. Guzti honek  garrantzi handia du, amok zauri hori osatzen badugu gure umea den bezalakoa ikusiko dugulako eta ez horrenbeste gure beharrizanak beteko duen umea. Guri eman zigutena batzuetan oso urrun geratzen da guk behar izan genuenetik. Izan ez duguna ematea zaila egiten zaigu, horregatik askotan eman nahi dugunetik ematen dugunera salto handi bat egoten da.

Hau guztia lortzeko Yvonne Labordak, adibidez, gauza desberdinak lantzearen beharra ikusten du:  1. Txikitan zer behar genuen eta zer hartu genuen aztertu. 2. Bakartasun sentimendua izan genuen bizipenak gogoratu. 3. Gure amarekiko erlazioa analizatu. 4. Zergatik ezin dugun gure seme-alabei oihu egin gabe hesitu aztertu.  5. Gure gorputzarekin dugun erlazioa ikusi. 6. Bikotearekin dugun erlazioa ere begiratu. 7. Gure itzala aztertu. Eta 8. Garenarekin konektatu ez horrenbeste izan nahi dugunarekin.

Prozesu guzti honek izan ez duguna eman ahal izatera eramaten  gaitu, nahiz eta askotan berez irteten zaigu, eman ahal baitugu jaso ez duguna. Guzti hau beharrezkoa da kontzientzian jartzea zauri hau osatzeko. Amaren lana oso zaila dela denok dakigu eta horregatik geroz eta gehiago baloratzen da gure lana. Baina batez ere zaila egiten zaigu amoi ama izatea, guk ere gure zauria dugulako. Gu ere umeak izan gara eta ume aro horretan gure amak hesitu gaitu. Gure amek intentzio on guztiarekin eta jakin duten bezala hesitu gaituzte guk egiten dugun bezala baina beraiek ere beraien zauriekin hesitu gaituzte. Gaur egun guk informazio gehiago dugu eta beraz gure zauri hori ezagutzeko aukera ere. Beraz gaitasun gehiago dugu zauria osatzeko eta transferentzi hau aldatzeko.