10 abril, 2019

Ama eta haurraren arteko erlazioaren garrantzia

la teoria del apego

Aski ezaguna da gaur egun John Bowlbyk garatu zuen “La Teoria del Apego” . Teoria honek guraso, eta hasieran batez ere amaren, eta umeen arteko erlazioaz hitz egiten du. Askotan badakigu, sentitzen dugulako, guretzako besteekin kontaktua izatea zein garrantzitsua den. Normalean kontaktua ahotz-aho egiten dugu baina batzuetan saihestu arren, kontaktu fisikoa behar beharrezkoa dugu, jaio garenetik hiltzen garen arte. Bowlbynek hau erakutsi nahi zigun bere teoriarekin, bakoitzak gure buruarekiko ziurtasuna izateko amarekin egiten dugun kontaktua beharrezkoa da. Gure beharrizanak asetuak izan direla sentitu behar dugu, mendetasun erlazio bat eginez beharrizanak erantzun bat lortzen dutela esaten zuen. Teoria honek mendetasunaren oinarria sortu zuen baina geroago Mary Ainsworthek teoria hau gehiago garatu zuen eta mendetasun erlazio honetatik hiru mota desberdindu zituen.

  • Segurua: Haurrak babesa eta segurtasuna bilatzen du eta erantzun maitekorra du beti beraz bere buruarekiko ziurtasuna garatzen du.
  • Sahieskorra: Bere beharrizanek ez dute inoiz erantzunik beraz beraiekiko segurtasuna ez dute garatzen. Segurtasun eza sentitzen dute noiznahi.
  • Anbibalentea: Ez dute ezta aukerarik izan konfiantzazko zaintzaile batekin beraien beharrizanak ateratzeko . Kasu honetan babesik gabe sentitzen dira eta banaketa oso zaila egiten zaie.

Erlazio honetan zer gertatu ahal zaio amari?

  • Alde batetik amak berak behar bada ez du inoiz kontaktu fisikorik ezta emozionalik izan eta berarengan ez da bizipen hori eman, beraz amari zaila egin ahal zaio hori berak ematea.
  • Teoria beste era batera ulertu ahal du eta haurrarekin banantzen bada bera jarri daiteke gaizki , ez delako konturatu berak ere bere amarekin duen erlazioan banaketarako zailtasun bat egon dela. Beraz ezin da haurraz banandu.
  • Kontaktu hori eman nahi du eta eman ahal du baina errudun sentitzen da noizbait bere kabuz zerbait egin nahi badu eta bere umea beste norbaitekin hutsi nahi duelako.
  • Umea ez da amak pentsatu duen bezalakoa edo beraien arteko erlazioa ez da berak pentsatu duena, titiko mina sentitzen du, umeak negar asko egiten du … umea ukatu egiten du eta errudundun egiten da.
  • Oso nekaturik dago eta kosta egiten zaio umearen beharrizan guztiei erantzun bat ematea eta errudun sentitzen da ezin diolako dena eman.
  • Amak bere beharrizanak oso baztertuak uzten ditu eta gero triste edo haserre sentitzen da askotan bere beharrizanak oso baztertuak dituelako.
  • Eta beste hainbat sentimendu behar bada amari kostatzen zaizkionak onartzea.

Sentimendu guzti hauek normalak  dira eta ama askori gertatzen zaie. Garrantzitsuena hemen norbera ze egoeratan dagoen konturatzea da. Umearen beharrizan guztiei erantzuteko gaitasuna duen edo nekatzen den, kontaktu fisikoa kostatzen bazaio eta beti lagunduta egon behar den, guzti hau emateko gai den berak izan ez duen arren … Momentu honetan benetako amarekin jarri behar gara kontaktuan eta ez horrenbeste pentsatu edo izan nahi  dugun amarekin. Hemen “ni ideala” agertzen da. Nola pentsatzen dudan izan behar naizela honek “benetako nia”rekin topo egiten du. Bi hauen arteko tirabiraz konturatzeak lagunduko gaitu gure exijentziak alde batera hutsi eta benetan garenarekin topo egiten. Topo egitea lehenengo pausua izango litzateke baina hau bezain besteko garrantzitsua da garena onartzea.