Aitaren sentimenduak erditu barriko aroan

El sentimiento del padre

Askotan gertatzen zaigu haur berria jaiotakoan bakarrik haurrari buruzko galderak egiten dizkiogula bai amari eta bai aitari. Egia esan gutxitan galdetzen diogu amari nola dagoen bera eta oraindik gutxiagotan aitari. Amari ere askotan kosta egiten zaio benetako sentimenduak azalaratzea erditze barritutako aro horretan, gizarteak beste irudi bat eman nahi duelako amatasunaren inguruan oraindik, nahiz eta hau aldatzen doa. Baina aitari askoz gutxiagotan galdetzen zaio nola sentitzen den aro berri horretan.

Egia da ere, aitarentzat erosoa izan daitekela ezertaz ez galdetzea. Beraientzako sentimenduekin konektatzea oso saila delako, ez daude ohituak sentimenduak azaleratzen. Ez dute ezta hezkuntzarik izan honen inguruan beraien etxeetan ezta gizartean ere. Beraietaz beste gauza batzuek espero dira.

Baina bapatean aitak nahi eta nahi ez sentimendu berriak ditu.  Honetaz hitz egiten duten artikulu askok sentimendu desberdinak aipatzen dituzte. Nik hemen hiru sentimendu aipatuko ditut, niretzako nabarmenenak: 1. Ekonomikoaz arduratzen dira, beraien buruari galdetzen diote familiaren sostengu ekonomikoa emateko gai izango diren. 2. Behar bezala egiten jakingo duten, hau da, momentu honetan bere bikotearentzako lagungarriak izango diren eta ez zama bat. 3. Desagertuak sentitu ahal dira, bapatean ama umearekin maitemindu delako eta  begirada haurrarentzako delako soilik, beraiek hortik kanpo sentitzen dira.

Sentimendu guzti hauek sentitzea normala den arren garrantzitsuena honen aurrean nola jokatzen duten dela esango nuke. Kasu gehienetan, zoritxarrez oraindik,  sentimenduetatik alde egiten dute, ez baidiete sentimendu horiei aurre egiten inork irakatzi beraz sentikor sentitzen dira eta alde egiten dute. Beraz gehienak momentu honetan lanean zentratzen dira etxera geroz eta beranduago helduz, edo beste edozer ekintza eginez. Kosta egiten zaie egoera berriari aurre egitea eta beraz betiko bizitzarekin jarraitu nahi dute. Egia da hemen bikotearen laguntza lagungarria dela beraientzako, baina emakumea ez bada horretaz konturatzen, normala den moduan beste gauza batetan dagoelako, aitek,  beraiek egin behar dira beraien sentimenduetaz kargu, beraien buruarekiko erantzukizuna beraiek bakarrik baitute.

Egia da ere arestian aipatutako aita modelo hori gehiengoan aurkitzen dugun  arren, geroz eta gehiago  esan daiteke, aitek beraien lekua eskatzen dutela. Beraien sentimenduetan arakatzeak geroz eta beldur gutxiago ematen dietela eta beraz, horreri aurre egiteko prest agertzen dira. Javier Domingo psicólogoa honetan diardu. Beraien sentimenduetaz kargu egin nahi diren gizonekin lan egiten du psicólogo honek. Berak aitatasun berri baten bila ari den talde bat sortu du: “si los hombres hablasen”deritzona. Talde hauetan aitaren papera kontuan hartzen da eta beraiek behar duten laguntza emozionala ematen saiatzen da Javier. Bere esanetan aita batek erditu barriko aro honetan duen erantzukizun handiena, horretaz informatzea da. Datorren aro berri horri buruzko informazioa izatea. Informazioarekin asko egin bait dezakete amaren sostenguan. Baina baita,  beraien sentimenduak azalaratzen ikastea eta hau amak eta haurrak sortzen duten erlazioan oso lagungarria izango da. Ama ez da bikoteataz arduratu beharko, kasu batzuetan gertatzen den lez.  Aita izango da bere sentimenduak kudeatzeko gai eta amari behar duen sostengua eman ahal izango dio.

 

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *