10 abril, 2019

Kontrajartzen zaizkigun sentimenduak beharrezkoak dira

la polaridad

Bizitza polaritate bat da, gaua gau da eguna dagoelako. Maitatzen dakigu badakigulako zer den gorrotatzea. Polaritate gabe sentimendu bat ez da existitzen. Filosofo eta psikologo askok hitz egin dute  honetaz. Sigmund Freudek hiru polaritate garrantzitsuri buruz hitz egiten zuen:  Sujetu (ni)- Objektu, (kanpoaldea); Plazerra - Displazerra; Ekintza - Pasibotasuna. Carl Jungek berriz anima-animus eta pertsona-itzala. Eta horrela hainbat eta hainbat beste autorek.

Ideia hau egunerokotasunera eramaten badugu hainbat adibide ikus dezakegu. Amok kontraesan asko sentitzen ditugu noiznahi. Adibidez: gure seme-alabak independenteak izatea nahi dugu baina  izatea erabakitzen dutenean gure ondoan egotea nahi dugu (independentzia-dependentzia).

Sentimendu kontrajarri hauek deseroso jartzen gaituzte. Badirudi era batetara pentsatu behar dugula bakarrik, era batekoak izan bakarrik edo era batera sentitu bakarrik.

Zergatik?

Gure buruaz ideia bat dugulako eta horrela garela uste dugulako, ez beste era batetara. Hau da, denak sortzen dugu gure buruarekiko auto-kontzeptu bat. Honek gure burua definitzen laguntzen gaitu eta gure bizitzako pertsona garrantzitsuak emandako mezuetatik sortzen da. Hau da, etxean beti esan badidate alperra naizela azkenean alperra naizela uste dut. Gure burua definitzean ez dugu kontuan izaten alperraren kontrakoa ere izan gaitezkeela eta auto-kontzeptua polaritate batekin  bakarrik sortzen dugu.

Zergatik ez digu laguntzen honek?

Ez dugulako gure burua gure osotasunean ikusten. Gure tendentzia beti da polaritatearen alde bat onartzen eta bestea ez. Adibidez alperrak garela uste dugu eta beraz kasu askotan saiatu ere ez gara egiten nahi dugun zerbait egiten, hori esan baitigute beti. Pentsatu ere ez dugu egiten behar bada egoera batzuetan alperrak izan gaitezkeela baina beste batzuetan ez.  

Beste alde batetik onartutako aldea kontzientzian egoten da eta ez onartua inkontzientzian edo baztertua. Adibidez: Maitasuna onartzen dugu gure baitan baina gorrotoa ez. Beraz maitasuna sentitzen dugunean ongi gaude baina gorrotoa sentitzerakoan alde batetik gaizki sentitzen gara edo beste alde batetik ezin dugu ezta sentitu.

Terapia Gestaltek pertsona osotasunean ulertzen du, pertsona guztiak gara dena. Batzuetan era batera jokatu dezakegulako eta beste batzuetan beste era batetara. Horrela gure burua onartu dezakegu eta ez berarekin borrokatu.

Alde batetik alde biak argira ekarri behar ditugu, ezagutzen duguna eta iluntasunean duguna. Hau da, gure buruaz ezagutzen ez duguna ez du esan nahi ez dugula.  Horrela kontrajartzen zaigun sentimendu bat sentitzerakoan ez gara horren gaizki sentituko konturatuko baikara hori ere bagarela egoera batzuetan.  Beraz gure osotasunean onartuko gara.