10 abril, 2019

Gaitasun sozialen garrantzia (II. atala)

las habilidades sociales

Gaitasun sozialekin jarraituz, beste garrantzitsu batzuk gogoratuko ditugu:

  1. Enpatia: Bestearen lekuan jartzeko gaitasuna da. Gaitasun hau izatea oso zaila da, bestearen bizipen bera ez badugu bizi, ezin dugulako bestea ulertu. Baina gaitasun hau izatera hurbiltzeko besteak sentitzen duena imajinatu behar dugu behintzat. Amatasunean hau batzuetan errazagoa izan daiteke, gure seme-alaben bizipenak behar bada guk ere izan ditugulako bizitzan zehar.
  2. Negoziaziorako gaitasuna: Gaitasun honek komunikazioarekin zer ikusia du. Nik besteak esaten duena entzuten dut eta baita nik sentitzen dudana esan. Hemen malgutasuna garrantzitsua da baina baita ere ez beti besteak nahi duena egitea. Familia baten umeekin beharrezkoa da, egunerokoan asko negoziatu behar baitugu baita bikotearekin ere.
  3. Errespetua: Errespetua zer den ulertzen dugun arren askotan galdu ere egiten dugu, gure bizipen, egoera pertsonal eta daramagun zama guztiengatik. Askotan ere gurekiko errespetua galtzen dugu eta honek ez gaitu besteari hurbiltzen uzten.
  4. Errukia: Barkamena eta onarpena gaitasun honekin loturik doaz. Inor ez da perfektua, beraz gurekiko onarpena badugu bestea ere ulertu ahal dugu.
  5. Pentsaera positiboa: Gure buruari mezu positiboak ematean datza. Hau da, guk agintzen diogu gure buruari beraz, mezu negatiboak eman beharrean positiboak ematea izango litzateke. Honek osasun mentalera garamatza eta honen ondorioz osasun orokorrera.
  6. Erregulazio emozionala: Gaitasun honek gure emozioak ondo kudeatzen laguntzen gaitu. Askotan oso haserre sentitzen gara eta deskargatu beharra dugu baina ez dugu behar bezala deskargatzen edo pertsona egokiarekin egiten. Beraz gaitasun honek emozioa kontrolatzen laguntzen gaitu eta baita era, momentu eta egoera egokian deskargatzen.
  7. Pazientzia: Gaitasun hau izatea bertute handia da. Gaitasun honekin gure emozioak ondo bideratzea askoz errazagoa da. Emozioa momentuan deskargatzekoa da baina pazientziarekin gerorako hutsi dezakezu eta emozioarekin zer egitea pentsatzen uzten zaitu. Garatu daiteke eta gaur egun teknika asko daude, adibidez, orain oso modan dagoen mindfulnessa.

Autore desberdinen arabera beste gaitasun batzuk ere badaude baina asko beraien artean erlazionatzen dira eta nik hauek aukeratu ditut.

Azken finean eta laburbilduz gaitasun sozialak bestearekin komunikatzeko eta erlazionatzeko baliagarriak diren tresnak dira. Eta batzuek gurekin bat ez datozela pentsatu arren, hau da, askotan pentsatu arren ez dugula pazientziarik edo asertiboak izatea kostatzen zaigula edo enpatia ezin dugula garatu, aldatzeko nahia izatea da truko bakarra. Norberak benetan aldatzea nahi badu lor dezake. Honek ez du esan nahi bidea erraza izango denik, urte askotan gauza berdinak egiten ibili garelako eta askotan errutinak instalatuak ditugulako gure barnean. Gauzak beste era batetara egitea kostatzen zaigu eta aitzakia bilatzen dugu aldatzea oso zaila dela esanez.Aldaketak beti dira gogorrak, frustrazioa momentu askotan sentitzen da eta ez dira momentuan lortzen, bide luzea behar dute. Baina, esan bezala, aldatzeko nahia izan behar da, besterik ez.